AHUNTZ NANOAK
Ahuntz nanoak Afrikar jatorria dute eta dirudienez, 50. hamarkadan eraman zituzten Estatu Batuetako zoologikoetara lehen aldiz. Gaur egun Europa osoan zehar hedatuak daude eta aproposak dira zelai txiki bat dugun etxe, baserri edo txaletentzat. Tamañagatik eta rustikotasunagatik errazak dira maneiatzeko, maitagarriak dira eta landa garbi mantentzen digute. 2004ean ekarri genuen gure lehen ahuntz nanoa etxera zaldiak lagun bat izan zezan eta handik gutxira beste eme eta beste ar bat ekarri genituen. Geroztik urtero antxumeak dituzte eta familia handitzen doa. Etxera ahuntz nano bat ekartzekotan baldin bazaude hona hemen gure esperientziaren arabeherako informazio eta gomendio batzuk:
ETXEBIZITZA: Guk egurrezko txabola bat egin genien porlanezko plaka baten gainean. Normaletan laztoz edo txirloraz estaltzen dugu lurra, gustora eta siku lo egin dezaten. Primeran konpontzen dira etxeko beste abereekin (zaldiak,txakurrak,gatuak,oiloak…). Itxitura on bat egitea garrantzitsua da eta kontuan izan buru txikia dutela eta ardien itxitura arrunta ez dela egokiena. Hobe tamaina txikiagoko zuloak dituen itxitura aukeratzea.
ELIKADURA: Bedarjaleak dira eta asko atsegin dituzte sasiak eta zuhaitzen kimuak. Landa egokiak izanez gero, nahikoa izan daitezke udaberri eta udan baina, negu partean, eta batez ere ernai daudenean, komenigarria da pentsu nahasketa edo zereal batzu ematea. Gatz eta mineral harria eskura izatea ere komenigarria da. Oso jatunak dira eta horregaitik pentsu sakua ondo gordeta izatea komenigarria da. Laztoa ere gustora jaten dute noski baina kontutan izan ez dutela lazto edo bedar zikina edo zapaldutakoa jaten. Ogi gogorra ere gustora jaten dute.
HEZIKETA: Jende artean egotera ohituz gero oso maitagarriak izan daitezke. Batzutan hain maitagarriak dira astunak ere izan daitezkela. Argiak dira eta beraien izena eta inguruko jendea ezagutu ditzakete. Bai akerrek eta bai ahuntzek adarrak dituzte (akerrek luzeagoak) eta euren arteko erlazioetan elkar joka ibiltzen dira baina ez dago arriskurik beste animaliekiko edo pertsona-ahurrekiko.
UGALKETA: Oso ugalketa erraza dute eta normaletan arazorik gabekoa. Gure etxean behintzat median 2 kume izaten dituzte baina batzutan 1 edo 3 ere izan dituzte. Gestazio arruntak 140-160 egun irauten ditu. Zoragarria da jaioberriak jolasean eta aman errape bila ikustea.
OSASUNA: Txertoak eta desparasitasioak: Komenigarriena inguruko albaitari bati galdetzea da baina guk urtero txerto bakarra jartzen diegu. Bakterio anaerobioak eragiten dituzten toxi-infekzio batzuen kontrakoa. Birritan desparasitatzen ditugu, normalean udaberrian eta udazkenean Albendazol pasta batekin. Apatxak: Bizi diren tokiaren arabera apatxak gehio edo gutxio hasiko zaizkie baina komenigarria eta erraza da apatxak osasuntzu eta luze daudenean moztea. Osasun Kanpainia Ofiziala: Diputazioek ahuntz zentsua daramte eta gaur egun, animali bakoitzak identifikazio zenbaki bat darama bizitza osorako. Zenbaki hau plastiskozko belarriko batean eraman beharko du beti. Jabeok behartuak gaude gure animalien berri ematera bai zonaldeko Kamara Agrarietan edota albaitariaren bidez. Diputazio eta momentuaren arabehera osasun proba batzu egingo dizkiete. Normalean urtean behin etorriko dira animaliak kontrolatzera.